Jane Goodall
Harremanetan jar zaitez
El Mundo y sus problemas
TierraAxola al zaigu benetan 15 urteko epean Kongoko ibarra eta Afrikako beste zenbait leku txinpantze, gorila, elefante edo beste izaki paregabe barik geratzea? Garrantzitsua al da? Norberak bere bihotzari galdetu behar lioke.

Ez dago karitatearen beharrik bizi basatia eta Afrikako pertsonak babesteko. Gure etorkizunerako inbertsio kolektibo bat da, harro egoteko moduko ondare baterako. Ez daukagu asti gehiegirik. Oraintxe ekin behar diogu lanari.”

Jane Goodall Doktoreak, XXI. mendearen lehen hamarkada honetan, Munduak aurre egin behar die askotariko arazo eta erronkei. Hauen artean, Espainiako Jane Goodall Institutuak elkarri lotuta dauden arlo hauetan dihardu:
NBEko Bake Enbaxadore eta Príncipe de Asturias saridun.



XXI. mendearen lehen hamarkada honetan, Munduak aurre egin behar die askotariko arazo eta erronkei. Hauen artean, Espainiako Jane Goodall Institutuak elkarri lotuta dauden arlo hauetan dihardu:

En África

Chimpancé
Galzorian dauden animaliak

Txinpantzeak batez ere, aurreko mendean zeuden milioi baino gehiagotik orain 100.000 bat geratzen direla kalkulatzen da. Baina baita beste tximino afrikar batzuk ere (Bonoboa, Gorila) eta beste zenbait primate, ugaztun afrikar handi zein txikirik ahaztu gabe, haietako asko laster desagertzeko arrisku larrian baitaude.



Tala intensiva
Baso tropikalen mozketa intentsiboa

Herrialde garatuetan altzariak eta beste apaingarri batzuk egiteko. Ekosistema jakin batean erlazionaturiko milaka animali zein landare espezieen habitaten berehalako amaiera dakar. Gainera, zur-enpresek irekiriko bideek ehiztariei urrunago iristea ahalbidetzen diete, eta galzorian dauden animalia gehiago hiltzen darraie.

Cocodrilo
Ehizatutako haragiaren kontrola

Txinpantze, gorila eta beste ugaztun handiez gain, ehizak basoetan bizi diren ehunka animalia txiki ere akabatzen ditu.
 



Niños
Garapen jasangarria eta heziketa

Lehen aipaturikoak gerta ez daitezen, hauxe eman beharra dago: heziketa, informazioa eta epe labur, ertain eta luzerako alternatibak. Giza taldeak ehiza, baso-mozketa edo baliabide agorgarrien ustiapen intentsiboaren menpe bizi ordez, beren etorkizunaren kontrola har dezaten Conservación Centrada en las Comunidades programaren bidez; honela, komunitateak berak arazo eta erronkei aurre egiten die, Institutuaren laguntzaz.
Aquí
Lana arrakastatsua izan dadin Afrikan egindakoa ez da aski. Arazo hauetako askoren iturburua gurea bezalako herrialde garatuetan baliabideei emandako erabilera desegokia da, eta honetaz den-denok jabetu behar gara. Zurak, animalien lege-kanpoko trafikoak, eta noski, elektrizitatearen, petrolioaren, plastikoaren eta beste gaien gehiegizko erabilerak, zentzuzko maila luzez pasatzen duenak, bizileku dugun ingurugiroa era konponezin batean kutsatzen baitute.

Heziketa arduratsua
Gai hauen inguruko gure oraingo jokabidea aldatzea lortu arren, honek ez luke ezertarako balioko gure seme-alabek horrekin jarraitzen ez badute eta ahaleginak areagotzen ez badituzte mundua hobetzeko. Horregatik Jane Goodall Institutuaren Roots&Shoots heziketa programak gazteak gure inguruarekiko, ingurumenarekiko, animaliekiko eta pertsonekiko era arduratsu eta modernoan hezteko baliabideak eskaintzen ditu
Ikus Zure R&S taldea sor ezazu



Gaizki trataturiko animaliak
Beste gizakiekiko sentitzen dugun errukia, batzuetan gehiegizkoa ez bada ere, ez dugu beti beste izaki bizidunetara zabaltzen. Gainerako izakiek ere min fisiko eta emozionala sentitzen dutela ulertzeak mundua beste era batean ikustea ahalbidetzen digu, eta gupida hau munduan sufritzen ari diren beste pertsonetara zabaltzea ere bai. Etorkizun hobe baterako inbertsio on bat da.

envianos una foto
repoblacion
hazte socio
grupo3

Powered by Iwith.org